Gure Eskuk hurrengo hilabeteetako ekintzak aurkeztuko ditu
Jexux Olaziregi eta Beñat Sarasola Gure Eskuko zuzendaritzako kideek egingo dute aurkezpena, datorren asteartean, Palmera Monteron.
Gure Eskuk bilera antolatu du datorren asteartean, hilak 23, Palmera Monteroko 2.aretoan. Batzar ireki horretan, datozen hilabeteetan martxan jarriko dituen ekintzen berri emango dute, eta bertan parte hartuko dute Gure Eskuko zuzendaritzako kideek: Jexux Olaziregi eta Beñat Sarasolak.
Hala nola, honako ekintza hauek egingo dituztela aurreratu dute: erreferendumaren aldeko sinadura bilketaren amaiera, erreferendumaren aldeko iniziatiba berriak, 2022ko uztailaren 2an Pirinioetan egingo duten ekitaldi erraldoia…
Batzar irekian parte hartzera animatu dituzte herritarrak.