Abenduaren 1ean jarriko dira martxan TAO gune berriak
Palmera Montero-Arbes eta Belaskoenean jarriko dituzte aparkaleku eremu berriak.
Palmera Montero-Arbes eta Belaskoenea inguruko TAO eremu berriak prestatu dituzte dagoeneko, eta, orain, udalaren asmoa da abenduaren 1erako martxan egotea.
Orain artean eremuak margotzen eta TAO makinak jartzen aritu dira udal langileak. Hemendik aurrera, berriz, eremu horietan bizi diren herritarrei TAO txartelak kudeatzen eta entregatzen amaitu beharko dute.