Suizidioaren gaia landuko dute, astelehenean
Irungo Hiritarren Foroak antolatu du hitzaldia, Palmera Monteron. Hitzaldiaren muina suizidioari buruz hitz egitea da, horiek prebenitzeko.
Suizidioa gaurkotasunezko gaia bihurtu den honetan, Irungo Hiritarren Foroak gai horri buruzko hitzaldia antolatu du astelehenerako: Hitz egin dezagun suizidioaz. Beharrezko elkarrizketa jokabide suizidak prebenitu eta artatzeko.
Hitzaldian Nafarroako Suizidioak Eragindako Familien Elkarteko bi kidek parte hartuko dute Elena Aisa eta Leire Izagirre Garciak.
Duela astebete eman zituzten suizidioari buruzko azken datuak, eta pandemiak suizidioak ugaritu dituela ondorioztatu daiteke, pandemia aurrearekin alderatuta %30 igo baitira kasuak.
Hitzaldia 19:00etan hasiko da Palmera Montoreko 2. aretoan.