Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken lanaren estreinaldia igandean
Euskal pailazo ospetsuek 'Kuikui' izenpeko ikuskizuna aurkeztuko dute igandean Itsas Etxea Auditoriumean.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots euskal pailazoek Kuikui izeneko ikuskizuna estreinatuko dute igandean, Hondarribian. Itsas Etxea Auditoriumean 16:00etan eta 19:00etan finkatu dute horretarako hitzordua. Udalak ez du zehaztu sarrerak agortu diren edo eskura daitezkeen oraindik.