Lehen ariketaren irabazleak ezagutarazi ditu Marlaxkak
Erantzuna asmatu zutenen artean zozketa egin du Marlaxkak; Jordi de la Rivaren 'Mi primer libro de táctica' liburua jasoko dute irabazleek.
Zuloaga Etxea udal liburutegiarekin azaroan martxan jarritako dinamikaren baitan, lehen ariketaren irabazleak ezagutarazi ditu Hondarribiko Marlaxka Xake Klubak. Erantzuna asmatu zutenen artean zozketa egin, eta besteak beste, ondokoak sarituko ditu taldeak: Nora Lera, Telmo Apalategi, Aimar Andoaga, Ekhi Larra, eta Ametz Azkue. Jordi de la Rivaren Mi primer libro de táctica liburuarekin sarituko dituzte.