Abian da XXI. FICAB
Inaugurazioa ekitaldia egin dute Amaia KZn. Larunbatera bitartean, hemeretzi film ariko dira lehian sail ofizialean.
Atzo egin zuten FICAB Bidasoko Zinemaldi Arkeologiaren inaugurazioa Oiasso museoan. Sei egunez, larunbatera bitartean, zinema arkeologikoarekin lotutako filmak ikusi ahal izango dira lau tokitan: Amaia KZ, Donostiako Aquariuma, Oiasso museoa eta Orona Fundazioan. Inaugurazio ekitaldian, The Oath of Cyriac (Cyriacen Zina, euskaraz) filma eskaini zuten.
Hona hemen Gipuzkoako Hitza-n FICABi buruz argitaratutako erreportajea.