Anie Mendia eta Beñat Bengoetxea, hondarribiar azkarrenak
Mendia laugarren izan da emakumeen promesa kategorian. Guztira, 111 hondarribiarrek bukatzea lortu dute Behobia-Donostia lasterketa.
Hondarribiarrak animatu ziren atzo Behobia-Donostia lasterketan parte hartzera, eta 111 herritarrek lortu zuten maratoi erdia amaitzea. Horietatik azkarrenak Beñat Bengoetxea eta Anie Mendia izan ziren. Mendia, gainera, emakumezkoen promesa kategorian laugarren geratu da.
Hona hemen antolakuntzak emandako sailkapenaren arabera, Hondarribiko gizon eta emakumeen sailkapena.
Emakumeak
- 1. Anie Mendia Vicente 1:31.54
- 2. Paula Zubillaga Zabala 1:31.14
- 3. Maider Amiano Bidegain 1:34.43
Gizonak
- 1. Beñat Bengoetxea De La Iglesia 1:09.06
- 2. Iñigo Tumas Legorburu 1:10.41
- 3. Jon Urtizberea Maza 1:12.59
Hona hemen sailkapena osorik: Hondarribiko sailkapena