[Galeria] Gustuko tokian... aldaparik ez?
Gaintxurizketako gaina da Behobia-Donostia lasterketaren puntu gogorrenetako bat, lasterketa bukatzeko hamahiru kilometroren faltan.
Lezo, Hondarribia eta Irunen, Oarsoaldea eta Bidasoaren, mugarri da Gaintxurizketako gaina. Lasterketa hasieratik zazpi kilometrora dago, eta giharrak ederki gogortzen zaizkie maldan gora.
Hori bai, gero Lintzirineraino ia aldapa behera da. Hori buruan dutela igotzen dira korrikalariak. Hauek dira bertan ikusitako aurpegiko keinuak. Batzuk hobeto zihoazen, irribarrez; beste batzuk okerrago, arnasestuka. Bizitzan bezala.