[Galeria] Kirolaren festa handia, Irungo kaleetan
Iazko hutsunearen ondoren, gogoz hartu dute Behobia Donostia maratoi erdia bai korrikalariek eta baita herritarrek ere. Giro polita izan da Irungo kaleetan.
Korrikalari gehien biltzen dituen lasterketak, Behobia-Donostiak, 56 urte bete ditu aurten, eta iaz pandemia dela eta bertan behera geratu ondoren, gogotsu ekin diote korrikalariek. Fortuna K.E lasterketaren antolatzailearen arabera, 25.379 lasterkarik eman dute izena.
Irungo kaleetan nabaria zen giroa. Ateri egon da lasterketaren zatirik handienean, eta espaloietatik txaloka animatu dituzte korrikalariak lehen kilometroetan. Tarteka, senide edo lagunen bat ikusitakoan, agurrak, keinuak eta besarkadak ere ikusi dira. Oro har, festa giroa izan da nagusi, eta zenbait puntutan, Katea auzoan, kasu, musikarekin girotu dituzte korrikalariak.
Galerian dauden argazkiak 10:30etik 11:30 aldera atera daude, alegia, Behobiatik 10:20 eta 11:20 aldera atera direnak agertuko dira.