Miren Martin hamargarren geratu da Donostiako Nazioarteko Krosean
Irundarra Euskadiko bigarrena izan da, 27:56 denborarekin. Zenebu Fikadu etiopiarra izan da garaile, 25:28ko denborarekin.
Miren Martin irundarra hamargarren geratu zen, atzo, Donostiako LXV. Nazioarteko Krosean. Universidad de Leon Sprint taldeko lasterkariak 27 minutu eta 56 segundoko denbora egin zuen. Gipuzkoako atleta onena izan zen, eta Euskadiko bigarrena.
Etiopiarrak izan ziren nagusi lasterketa osoan, eta azkenean Zenebu Fikadu eta Zerfe Wondemagegnen arteko lehian Fikadu izan zen garaile, 11 segundogatik: 25:28ko denbora egin zuen.