APP bidez zenbat bonu geratzen diren jakin ahal izango da
Hiriko kontsumoa pizteko kanpaina bonuari zein denda atxiki zaion kontsultatu ahal izango da, eta bonurik ez badauka, zerrendatik desagertuko da.
Irun Aurrera planaren barruan, pandemiak eragindako kalteen aurrean hiriko ekonomia pizten saiatu da udala, eta horren barruan ere garatu dute hiri barruko dendetan kontsumoa pizteko bonuen kanpaina. Gaur bertan jarri da martxan bonuen neguko kanpaina, baina orain berritasun gisa APPa aurkeztu du udalak.
APP horri esker, kanpaina bonuari zein denda atxiki zaion jakin ahal izango du erabiltzaileak, eta, era berean, zenbat bonu geratzen zaizkion. Behin, saltokia bonurik gabe geratzean, zerrendatik desagertuko da nahasterik gerta ez dadin.
Udalaren arabera, Hirigintza arloko geolokalizazio zerbitzuak diseinatu du tresna hori, aurretik egindako beste batzuk bezalaxe. Aurretik, pandemia garaian, 1k Etxetik garatu zuten; alegia etxetik kilometro batera mugatua zegoenean kalean egin zitekeen ibilaldia edo, edo Irunen etxera eramateko janaria eskaintzen zuten establezimenduak aurkitzeko zerbitzua.
APPa helbide honetan jaitsi daiteke: bonos.irun.org.