Bi udalerrietan pixka bat igo da positiboen tasa
Irunen eta Hondarribian 41 positibo atzeman dituzte pasa den egunetan. Hondarribian zona berdean da, eta Irun, aldiz, horian.
Osakidetzak astelehenero kaleratzen duen txostenaren arabera, COVID-19agatik positibo eman dutenen tasak gora egin du Irun eta Hondarribian.
Hondarribia oraindik eremu berdean mantentzen da, 58ko tasarekin. Pasa den astetik 11 puntu igo da, bederatzi positibo izanda.
Irunen, berriz, positibotasun tasa 53tik 74ra igo da. Pasa den astean 32 positibo atzeman zituzten osasun arduradunek.