Egoitza berria aurkezteko egitaraua osatu du Balaztak
Datorren larunbatean, azaroak 6, lokal berriaren inaugurazio eguna egingo du Balazta Bidasoko bizikletaren aldeko elkarteak. Gainera, aurreko egunean, arratsaldez, bazkideentzako eta izan nahi dutenentzako batzarra deitu dute ere.
Balazta Bidasoko bizikletaren aldeko elkarteak datorren ostiralean, azaroak 5, bazkideentzako eta izan nahi dutenentzako batzarra egingo du. Bi deialdi egin dituzte, eta biak ala biak Irungo Euskal Herria hiribideko 12. zenbakiko egoitza berrian izango dira. Bata arratsaldeko 18.00etan hasiko da eta bestea 19:00etan.
Hurrengo egunean, azaroaren 6an, lokal berriaren aurkezpena egingo dute 19:00etatik aurrera. Gainera, bizikletak berreskuratzeko Bir-ziklatu iniziatibaren berri emango dute 19:15ean, eta 19:30ean, tailer berria ezagutzeko ibilbide gidatua egingo dute. Egitarauarekin amaitzeko, musika emanaldia dago lokalean bertan.
Larunbateko ekintzetara joateko asmoa dutenek, mezu baten bidez lehenagotik abisatu dezatela eskatu du Balaztak.