"Segurtasuna handitzeko" helburuarekin lanean ari dira Satarkako haur parkean
Segurtasun baranda eta bankuak aldatzen ari da udala Satarkako haur parkean, Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak ezagutarazi duenez.
Segurtasun baranda aldatzen eta banku berriak jartzen ari da Hondarribiko Udala Satarkako haur parkean, Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak ezagutarazi duenez. Esku hartzearen helburua erabiltzaileen “segurtasuna handitzea” dela adierazi du hautetsiak. Udalak ez du zehaztu noiz arte luzatuko diren lanak.