Bularreko minbiziaren kontrako eguna gogoan izan du Nayadek
'Egun bat gehiago' bideoklipa aurkeztu du Irungo abesbatzak Bularreko Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Egunean.
Atzo, urriaren 19an, Bularreko Minbiziaren Kontrako Eguna ospatzen da mundu osoan, eta Nayade abesbatzak ere keinu bat egin nahi izan dio, eta Egun bat gehiago bideoklipa aurkeztu du bularreko minbizia pairatu duten horiek guztiak gogoan. Instagramen ikus daiteke.
Hain zuzen, larunbat honetan, hilak 23, kontzertua eskainiko du, 19:00etatik aurrera, Amaia KZn.