Pantailak Euskaraz nahi dituztela aldarrikatuko dute ostegunean
Blagan euskara elkarteak antolatuta, Pantailak Euskaraz egitasmoaren berri emango dute bultzatzaileek etzi, Kultur Etxean aurreikusitako ekitaldian.
Pantailak Euskaraz egitasmoa aurkeztuko dute Hondarribian etzi, ostegunarekin, Kultur Etxean (19:00). Blagan euskara elkarteak proposatutako hitzordua da ostegunekoa, eta euskarazko ikus-entzunezkoak sustatzeko dinamika eta sinadura bilketaren berri ematea da helburua. Abendurako 25.000 sinadura jaso nahi ditu taldeak. EiTBn zein kate eta plataforma pribatuetan euskarazko edukien eskasiak bultzatuta sortu zuten dinamika aurtengo ekainean.