Buru osasun arazoak prebenitzeko hitzaldia emango du Agifesek
Gazte eta nerabeen buru osasuna zaintzeko eta prebenitzeko helburuarekin komunikazioa ahalbidetzea da Agifesek emango duen hitzaldiaren helburua.
Gipuzkoan buruko gaitza duten pertsonak eta haien senideak biltzen dituen Agifes elkarteak hitzaldia antolatu du etzirako –hilak 21–. Ama Guadalupekoa HH ikastetxean –Bidasoa ibilbidea, 11– finkatu du hitzordua elkarteak, 18:30ean. Buruko osasun arazoak prebenitzeko helburuarekin gazte eta nerabeekin komunikazioa sustatzea eta hobetzea da bilkuraren helburua. Nekane Azuabarrena Agifeseko psikologoak gidatuko saioa.
Hilaren 10ean Buruko Osasunaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez Edozein erasotzen duen gaitza izenpeko erreportajea eta Juan Carlos Alonso psikologoarekin «Gakoa gelditzea da; gelditu behar dugu, hausnartu, lasaitu bizi» elkarrizketa argitaratu zituen HITZAk.