Kirol eskolen txanda aste honetako Iganderon
CD San Marcial, Mariño eta Real Unionek euren kirol ekintzak aurkeztuko eta futbol eskoletan egiten duten lanaren erakustaldia eskainiko dute.

Igandetan Colon pasealekua itxita egoten dela baliatuz, Igandero izenak dioen moduan, ekintzak egingo dituzte, astelehenetik larunbatera autoek betetzen duten espazio horretan. Igande honetan, hiriko kirol taldeentzat izango da espazio hori, eta hiru taldek parte hartuko dute. CD San Marcial, Mariño eta Real Union.
Hiruek euren klubean duten kirol eskaintzaren berri emango dute, eta, horrez gain, futbol eskoletan egiten euten lanaren erakustaldi bat eskainiko dute. Jardura 11:00etatik 13:00 arte luzatuko da.
Trafikoa, ordea, 10:00etatik 19:00etara egongo da moztuta Colon pasealekua. Irunbusen 1, 2 eta 4 lineetako geltokiak ere itxita egongo dira.