Herri batzarra egingo du Sortuk hilaren 21ean
Sorturen III. Kongresuaren barruko Herrigaia ponentzia landu eta eztabaidatuko dute.
Sortuk herri batzarra antolatu dute hilaren 21erako (osteguna). Palmera Monteron izango da, 19:00etatik aurrera. Batzar horretako gai nagusia irailaren 29an aurkeztutako Herrigaia ponentzia landu eta eztabaidatzea izango da. Ponentzia hori azken hilabeteetako prozesu kolektiboaren emaitza izan dela azaldu du Sortuk, eta hemendik aurrera, edukien gainean eztabaidatzeaz gain, ekarpenak egiten arituko direla.
Herri batzarrean parte hartuko dute Aritz Arzallus eta Nuria Alzugaraik.
Zalantzak argitzeko edo batzarrean parte hartzeko email bat utzi dute: sortu@ni.eus.