Gran Sol, 2021eko pintxo taberna onena
Gran Sol tabernak urtetan zehar pintxoa bizirik iraun dezan egin duen lana aitortzea da Igartza Saria ematearen arrazoia.
Urriaren 18tik 20ra Euskal Herriko Pintxo Txapelketa 2021 egingo da Gasteizen. Urtero egiten den sari banaketa honetan, pintxoak kozinatzen dituzten jatetxe eta tabernak saritu eta aitortu egiten dituzte.
Txapelketa aurretik izendapen berezia egiten dute antolatzaileek: aurtengo pintxo taberna onenaren Igartza Saria Gran Sol tabernari emango diotela iragarri du jaialdiaren antolakuntzak. Pintxoak mantentzearen xarmari eusteko egin duen ahalegina aitortzeko izendatu dute saridun taberna hondarribiarra.
Epaimahaiko kideek esan dute pintxoaren Euskal Herriko eta munduko erreferentea dela Gran Sol, eta hura osatzen duten familia eta langileak: “Familia honek buru eta bihotza ematen dio tabernako sukaldeari, barra ikusgarri bati eta dinamika sortzaile bati”.