Iaz eten egin zen pandemiagatik Emekik antolatzen duen farfailarien topaketa eta aurten "inoiz baino ilusio handiagoarekin" prestatu dutela aitortu dute antolatzaileek.

III.Farfailarien topaketa Kasino Zaharrean egingo da.
Bueltan da Emekik antolatutako III.Farfailarien Topaketa, iaz ezin izan zuten-eta egin pandemiaren eraginez. Horregatik, antolatzaileek aitortu dute “inoiz baino ilusio handiagoarekin” aritu direla egitasmoa prestatzen.
Orotara 110 emakume elkartuko dira igandean (hilaren 17an) Kasino Zaharrean, 10:00etatik 13:30ak arte. Alicia Sevilla izango da tartean, farfalarien artean “oso ezaguna” dela adierazi du Emekik, eta aurrez egindako bideo bat proiektatuko du.