Hainbat jarduera egingo dira bularreko minbiziaren aurka
Urriaren 19a da Minbiziaren Aurkako Eguna, eta udalak, AECC eta Emekirekin batera hiru egunetako egitaraua osatu du.
Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna da urriaren 19a (hurrengo asteartea), eta udalak, Emekik eta AECC minbiziaren aurkako elkarteak hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Haien berri eman du gaur Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.
Igandean izango da lehen hitzordua Emekiren eskutik, III.Farfalarien Topaketa egingo baitute. Jarraian, astelehenean (urriak 18), bularreko minbizia ardatz duen hitzaldia eskainiko dute Kultur Etxean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Egitasmoarekin amaitzeko, asteartean (hilak 19) Amuteko zubia eta Jaizkibel hiribideko Kopa arrosaz argiztatuko dira.