Emakume idazleen lana aldarrikatzeko egitaraua osatu du CBA liburutegiak
Urriaren 15tik 22ra, emakumeek egindako literaturaz beteko da CBA udal literatura. Emakume autoreen arteko topaketak, mahai inguruak edota hitzaldiak dira antolatutako jardueretako batzuk.
VI. Emakume Idazleen Egunaren harira, emakumeen lana literaturan aldarrikatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu CBA udal liburutegiak, urriaren 15etik 22ra bitarte 19:00etatik aurrera.
Kulturako ordezkaria den Juncal Eizagirrek azaldu du egitasmoarekin jarraitzeko daukaten asmoa: “Literaturara emakume idazleen eta, tartean, bertako protagonisten eskutik gerturatzeko”.
Egitarauan emakume autoreen arteko topaketak, mahai inguruak, hitzaldiak eta emakumeek idatzitako obren pasarteen irakurraldi publikoak entzun ahalko dira. Gainera, urriaren 18rako antolatutako irakurraldian Esther Barandiaran piano-joleak joko du eta Maialen Agirresaroberen margolanak egongo dira ikusgai.
Egitaraua:
Urriak 15: Anna Caballé idazle katalanak Ser humano y mujer. Un paseo por la literatura hitzaldia emango du.
Urriak 18: Emakumeek idatzitako obren pasarteen irakurraldi publikoak, Esther Barandiaranek pianoaz akonpainatuta.
Urriak 20: María José Noain antropologo eta arkeologoak Livia Drusila, una biografía novelada mahai ingurua zuzenduko du.
Urriak 21: Marta Salís madrildar autorearen La historia secreta de Villete. Cómo escribió Charlotte Brönte su última novela hitzaldia.
Urriak 22: Virginia Gasull idazle irundarrak Nicole Manguin, rescatando una vida del olvido de la historia hitzaldia eskainiko du.
Aurtengo edizioa ez da egongo pandemiak eragindako neurriez baldintzatuta, horregatik, ez da aurretik gonbidapena lortu beharko eta edukiera bete arte ahalko da sartu.