Ez da erreserbarik egin behar Artaleku edo Azken Portuko kiroldegietan
Osasun neurriak baretu ziren ostiralean, eta, ondorioz, jada ez da erreserbarik egin behar hiriko bi kirol instalakuntzetara joan ahal izateko.
Joan den ostiraletik ez da erreserba egin behar udal kirol instalazioetara joateko, eta poliki-poliki azken hilabetetan itxita egon diren zerbitzuak zabaltzen hasiko direla aurreratu du udalak, adibidez, saunak eta spak.
Osasun egoera ez okertzeko neurriak murriztearekin bat datoz erabaki hauek, baina musukoa oraindik erabili egin beharko dela azaldu dute, dutxetan izan ezik.
Bestalde, ikasturte honetan bai Artalekun eta bai Azken Portun matrikula ez ordaintzeko aukera dago eta kanpaina honek urriaren 31a arte iraungo duela oroitarazi du udalak.