Finalera iritsitako aurrekontuetarako ekarpenak asteazkenean ahalko dira bozkatu
Aurrekontu parte hartzaileen amaiera hasiko asteazkenean, eta, beraz, urriaren 19 arte, finalera iritsi diren proposamenak bozkatu ahalko dituzte herritarrek.
Aurrekontu parte hartzaileen prozesua azken fasean sartu da eta proposamen finalistak publikoki jarri ostean, bozkatzeko epea zabalduko da asteazken honetan (hilak 13) urriaren 19 arte. Iazko dinamika parte hartzailea bertan behera geratu zen pandemiaren eraginez, eta erabili ez zen 1,5 milioi euroko aurrekontua zertara bideratu da bozkatuko dena.
Proposamenak finalera iristeko egin zen bozketako botoak ez dira kontutan hartuko, hau da, hutsetik abiatuko da berriz zenbatzea. Herritar bakoitzak, gehienez, 5 ekarpen ahalko ditu aukeratu, bai prozesu orokorrekoak eta bai gazte prozesukoak, eta hauen arteko aurrekontuaren baturak udalak ezarritako muga ekonomikoaren barnean egotea da baldintza bakarra.
Herritarrei zuzendutako parte-hartze honekin hasi zirenetik, “hobekuntza handiak” egin direla nabarmendu du Monica Martinezek, Herritarren Partaidetzarako ordezkariak. Aurtengo prozesuan auzoetara gerturatu izanak funtzionatu egin duela uste du ordezkariak eta gaineratu du inoiz baino jende gehiagok hartu duela parte lehen bozketan, argitara eman du ere guztira 270 proposamen bildu direla.
Parte hartzeko Irun Txartela izatea beharrezkoa da eta bi bide erabili daitezke: udalaren webgunea edo Herritarren Arreta Zerbitzua; Azken aukera hau hautatuz gero, urriaren 15etik 19ra hitzordua eskatu behar dela azaldu du udalak.