Finalerdiei helduko diete bihar Jostaldi pilotalekuan
Hondarribia Grand Slam saria azken bi jardunaldietan murgilduko da bihartik; hilaren 15ean jokatuko da torneoaren finala.
Hondarribia Grand Slam saria azken txanpan sartuko da bihar. Finalerdiei helduko diete Goikoetxea-Aimar eta Arbe-Lopez bikoteek lehenbizi, eta Beaskoetxea-Zazbala eta Erkiaga-Etxeto ondoren. 20:00etan izango da lehen partida, eta 21:00etan, bigarrena. Aurreikuspenen arabera, ez dago finalislta argirik hilaren 15ean jokatuko den finalerako.