Sonia Herceren heriotzagatik "samina" adierazi du udalak
Tokiko merkataritzaren "sustapenaren alde egindako lana" eskertu du udalak ohar baten bidez.
Sonia Herceren heriotza dela-eta “samina” eta “hurbiltasuna” adierazi die Hondarribiko Udalak haren “senide eta hurbilekoei” ohar baten bidez. Amuitz merkatarien elkarteko ordezkari gisa tokiko komertzioaren “sustapenaren alde egindako lana” eskertu du, era berean, erakundeak.
Atzo zendu zen Herce Panticosan (Huesca, Aragoi) gertatutako ezbeharrean. 46 urte zituen.