Ohorezko domina eman dio SGAEk Alfonso Sastreri
Juanito Sastre idazlearen semeak jaso zuen hil ondoko ohorezko domina Bilbon egindako ekitaldian.
Espainiako Autoreen eta Editoreen Elkarteak (SGAE) hil ondoko ohorezko domina eman dio Alfonso Sastre idazle eta dramaturgoari. Juanito Sastrek jaso zuen aitari egindako aitortza Bilboko Campos Eliseos antzokian, asteartean. Jaiotzez madrildarra izan arren, Euskal Herriarekin izandako lotura medio erabaki zuen SGAEk saria Bilboko egoitzan ematea.
Alfonso Sastre irailaren 17an zendu zen 95 urte zituela bere Hondarribiko etxean.