Teresa Errandonea omenduko du BATek
Tokio 2020ko olinpiar jokoetan parte hartzeraino iritsi izana aitortu nahi dio klubak atletari. Omenaldia hilaren 13an izango da Amaia KZn.
Joan den astean udalak egin zien harrera hiru kirolari olinpikoei, eta, oraingoan, BATek klubeko atleta den Teresa Errandonea omenduko du Tokio 2020ko olinpiar jokoetarako sailkatzeagatik. Hain zuzen, Errandonearentzat bere lehen olinpiar jokoak izan dira.
BATek aurreratu duenez, ekitaldi hori baliatuko dute ere instituzio nagusiak nahiz babesleak sarituko dituzte urte hauetan guztietan emandako babesagatik.
Ekitaldia hilaren 13an izango da Amaia KZn, 19:20tik aurrera. Gonbidapenak beharko dira sartzeko, eta horiek leihatilan bertan eskuratu ahal izango dira egun horretan bertan 17:30etik aurrera.