Emakumeak errugbian parte hartzera animatu dituzte
Emakumeen Errugbi Eguna antolatu du Txingudi Errugbi Klubak datorren azaroaren 1erako.
Errugbian ere emakumeen parte hartzea sustatu nahi du Txingudi Errubgi Klubak, eta, hala, datorren azaroaren 1erako Emakumeen Errugbi Eguna antolatu du, Plaiaundin. 10:30etik aurrera hasiko dira ekintzak.
Errugbia ezagutu eta jokatzeko aukera emateaz gain, “opariak, bazkaria eta 3.denbora” izango direla aurreratu du klubak.
Ekitaldira joatera animatu dituzte emakume guztiak eta beste emakume lagunak ere eramatera animatu dituzte, deialdia ahalik eta gehien zabaltzeko.