HAPOaren inguruko biharko tailerra, atzeratua
Biharko aurreikusitako parte hartze tailerra urriaren 8ra atzeratu dutela ohartarazi du udalak.
Hondarribiko Udalak ohartarazi duenez, urriaren 8ra atzeratu dute bihar egitekoa zen Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) inguruko parte hartze tailerra. “Antolakuntza arrazoiengatik, komunikazioa indartzeko eta jende gehiagorengana iristeko tailerra atzeratzea erabaki dugu”, dio prozesua gidatzen duen enpresak. Izena emanda zuten herritarrekin zuzenean harremanetan jarriko direla erantsi dute oharrean.