Txiki eta Otaegi gogoan izan dituzte
Sortuk egindako deialdari hamarnaka lagun atxiki zaizkio, eta manifestazioa egin dute Irungo kaleetatik.
Atzo iluntzean, Sortuk deituta, kalera atera ziren Euskal Herriko zenbait hiri eta herritan, Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi oroitzeko. Irunen ere hamarnaka lagunek egin zuten bat deialdiarekin, eta erdialdeko kaleak zeharkatu zituzten Euskal Herria bihotzean, independentzia lelopean.
Atzo, 46 urte bete ziren diktadura frankistapean Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik FRAPeko beste hiru kiderekin batera. Diktadurako azken fusilatuak izan ziren.