Pentsiodunek ikasturte berrian ere euren borrokari eusten jarraitzen diote
Atzo, manifestazioa egin zuten hamarnaka lagunek Irungo kaleetatik, 'Gure eskubideak defenda ditzagun' lelopean.
Ikasturte berria hasi den honetan, hileko azken astelehena izanik, atzo, pentsiodunek manifestazioa egin zuten Irungo kaleetatik. Hamarnaka lagun bildu ziren, eta horrekin bere borrokak aurrera jarraitzen duela berretsi zuten.
Gure eskubideak defenda ditzagun lelopean atera dira kalera. Pentsiodunek, besteak beste, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzen dute.
Datorren ostiralean, urriaren 1ean, Adinekoen Naziarteko Eguna baliatuz, manifestazioa egingo dute pentsiodunek Donostian.