Perretxiko eta onddoen ibilaldia, Lapurriturriko denboraldiko azkena
Urriaren 9an izango da, eta astelehenetik aurrera, izena emateko aukera izango da 'irun.org' webgunean.
Udan zehar Lapurriturriko informazio puntutik abiatuta naturaz gozatzeko aukera izan da, zerbait ikastearekin batera, eta uda amaitzearekin batera amaituko dira ibilaldi horiek. Azkena, urriaren 9an (larunbata) izango da, eta perretxiko eta onddoen munduan murgilduko dira bisitariak.
Jesus Maria Orcajo eta Patxi Lago adituak izango dira gidari, eta Lapurriturri inguruko basoetan ibiliko dira onddo eta perretxiko bila. Hala nola, nondik datozen, zer habitatetan bizi diren, jangarriak diren ala ez… ikasteko aukera izango dute bisitariek.
Izena emateko epea datorren astelehenea, hilak 27 irekiko da. Horretarako, irun.org webgunean sartu beharko da edo 010 telefono zenbakira deitu. Taldea gehienez 20 lagunekoa izango da. Eguraldiak laguntzen ez badu, bertan behera geratuko da irteera.