Iraileko ohiko osoko bilkura, bihar
Bi mozio eztabaidatuko dituzte: autobusetan kreditu txartela erabiltzekoa bata, eta Elitxu auzo elkartearena bestea, Lapize kaleko proiektuari buruz.
Iraileko osoko bilkura egingo dute, bihar, udaletxean, 09:30etik aurrera. Zortzi puntutako gai ordena izango dute aurretik zinegotziek, eta horien artean, bi mozio daude. Bata, PPrena da: Irunbuseko autobusetan kreditu eta zordunketa txartel bidezko ordainketa ezartzea proposatuko du. Bestea, berriz, Elitxu auzo elkartearena da. Lapize kaleko proiektua errekuperatzeko eskatuko dio udalari.
Gai ordena
- 2021ko martxoaren 9an eta irailaren 10ean egindako bilkuren aktak onestea.
- Alkatearen, Ordezkarien eta Tokiko Gobernu Batzarraren erabakien berri ematea.
- Alkatearen 2021eko abuztuaren 13ko 923 zenbakiko ebazpenaren berri ematea; haren
bidez, kredituak aldatzeko 11. espedientea onetsi zen, kreditu-transferentziaren
modalitatean, 2021eko aurrekontu orokorraren barruan. - 2021eko bigarren hiruhilabeteko behi-behineko aurrekontu exekuzioaren kontu
ematea. - Alkatearen 2021eko abuztuaren 6ko 839. ebazpena berrestea; haren bidez, eten egin
zen energia elektrikoa, gasa edo hidrokarburoak garraiatzeko tokiko jabari publikoaren
erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa arautzen
duen ordenantza fiskala betetzeko beharra. - Irunbuseko autobusetan kreditu- eta zordunketa-txartel bidezko ordainketa ezartzeko
Udal Talde Popularrak aurkeztutako mozioa. - Elitxuko auzo-elkarteak Lapize kaleko proiektuari buruz aurkeztutako mozioa.
- Eskaerak eta galderak.