Plaiaundiko aparkalekua itxita egongo da hiru egunez
Mantenu lanak egin eta seinale berriak jarriko dituztenez ezingo da autorik aparkatu parkinean. Lanek ostiralera arte irautea espero dute.
Plaiaundiko aparkalekua itxita egongo da gaurtik hasi eta ostiralera bitartean. Horren arrazoia parkinean egingo dituzten lanak izango dira. Oro har, mantenu lanak egingo dituzte: seinaleak jarri, plazak berriro margotu, kartelak aldatu eta antzeko gauzak. Horrez gain, autobusentzako eta mugikortasun urriko pertsonentzako plazak ere jarriko dituzte.
Lanak ostiralean bukatzea espero dute, baina gehiago luzatu daitekeela jakinarazi du udalak eguraldiaren arabera. Edozein modutan obrak bukatu bitartean ezingo da autorik utzi aparkalekuan.