Mugikortasunari buruzko EHUko Udako Ikastaroan parte hartu du Santanok
Eneko Goia Donostiako alkatea eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea izan ditu alboan, eta mugikortasunaren alorrean dituzten erronken gainean hausnartu dute.
Gaur goizean, EHUren Udako Ikastaroen barruan, Mugikortasun jasangarria, mugikortasunaren jasangarritasuna ikastaroa egin dute Donostiako Miramar jauregian, eta bertan parte hartu du, hizlari moduan, Jose Antonio Santano Irungo alkateak. Alboan izan ditu Eneko Goia Donostiako alkatea eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea. Hirurek mugikortasunaren arloan dituzten erronken gainean hausnartu dute.
Santanok, hala nola, Irun 30aren inguruan hitz egin du. Duela hamar urte jarri zuten martan egitasmoa, eta “funtsezko mugarria” izan zen alkatearen esanetan: “Harrezkero, oinezkoentzako gune gehiago egiten jarraitu dugu, eta bizikleta bidezko mugikortasuna sustatu eta garraio publikoa indartu dugu”.
Irun 30 planaren gaineko datuak ere eman ditu Santanok. Hamar urte beranduago, Irunen ibiltzen diren ibilgailu gehienak 30 km/o ibiltzen direla esan du, eta ezbehar tasa ia erdira jaitsi dela hirigunean. Horrez gain, beste egitasmo batzuen berri ere eman du: berotegi efektua eragiten duten gasen murriztea, Klimarako eta Energia Jasangarrirako Ekintza Plan berria, Irunbuseko 1. linea elektrifikatzea eta bidegorrietan egiten ari diren inbertsioak.