2023ra arte berritu du Mikel Orbañanosek Hondarribia AErekin kontratua
Hondarribia Arraun Elkarteak atzo iluntzean eman zuen albistearen berri; 2002. urtean iritsi zen oriotarra Hondarribira.
Hondarribia Arraun Elkarteak ezagutarazi duenez, beste bi denboraldirako hitzarmena sinatu du Mikel Orbañanos entrenatzailearekin. 2023ko denboraldia amaitu arte egongo da, beraz, oriotarra Ama Guadalupekoa traineruko eskifaia entrenatzen. 2002. urtean iritsi zen Orbañanos klub berdera.