COVID-19agatik kutsatu berri bat Caser Betharram egoitzan
Gipuzkoako Foru Aldundiak baieztatu duenez, iragan astean atzemandako agerraldiaren ondorioz beste kutsatu bat dago; denera, zortzi kasu daude aktibo.
Gipuzkoako Foru Aldundiak baieztatu duenez, beste positibo bat atzeman dute Hondarribiko Caser Betharram adinekoen egoitzan. Denera, zortzi dira erresidentziak aktibo dituen COVID-19 kasuak.
Hilaren 10ean ezagutarazi zuen Diputazioak koronabirusarekin kutsatutako erabiltzaile bat zegoela. Ordutik, zazpi erabiltzaile gehiagok positibo eman dute COVID-19 gaitzean.