Sei positibo gehiago atzeman dituzte Caser Betharram adinekoen egoitzan
Joan den astean positibo baten inguruan informatu zuen aldundiak; dagoeneko sei lagun gehiago kutsatu direla jakinarazi dute gaur Diputazioko iturriek.
Koronabirusa adinekoen egoitzen barnealdera itzuli da berriro. Hilaren 10ean Caser Betharram erresidentzian COVID-19 gaitzan positibo eman zuen erabiltzaile baten berri eman zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Gaur, ordea, sei kutsatu gehiago daudela baieztatu dute Diputazioko iturriek. Hortaz, zazpi dira aktibo dauden koronabirus kasuak. Datozen egunotan ezagutuko da agerraldia zenbat hedatu den.