Mugikortasuna izozteko azken egunak
Mugikortasun Astearen III.argazki lehiaketa amaitzear da. Hilaren 12a, igandea, izango da proposamenak bidaltzeko azken eguna.
Balazta Bidasoako bizikletaren aldeko taldeak eta Hondarribiako Udalak abuztuaren 12an jarri zuten martxan Mugikortasunaren Astearen III.argazki lehiaketa. Hilabete beranduago amaituko da proposamenak bidaltzeko epea, igande honetan, alegia, hilak 12.
Mugikortasuna jasangarriaren bueltako irudiak dira aurkeztu beharko direnak eta originaltasuna zein kalitatea dira, baloratzerako orduan, aintzat hartuko dituzten irizpideak. 18 urtetik gorakoek parte hartu dezakete soilik eta gehienez 3 proposamen egin ditzake bakoitzak. Argazkia JPG formatuan bidali beharko da helbide honetara eta argazkiaren titularra eta egilearen izen-abizenak zein telefonoa zehaztu beharko dira.
Saria 200 eurokoa izango da eta bigarren sari bat ere emango dute, 100 eurokoa. Hondarribiako udaleko ordezkari batek, Mugikortasun Mahaiko kide batek eta Balazta elkarteko kide batek erabakiko dute nori eman eta publikoki jakinaraziko dute hilaren 15ean, asteazkena.