Minbiziaren astearen barruan, 'Mendian hil, hirian hil' dokumentala eskainiko dute
Tailerrak, hitzaldiak eta ikus-entzunezkoa bilduko ditu AECCek egindako programazioak. Irunen eta Hondarribian izango dira ekitaldiak.

Datorren astean, minbiziari lehen lerroan jarriko dute Hondarribia eta Irunen, eta aste osorako gai hori lantzeko hainbat hitzaldi, tailer eta ikus-entzunezko antolatu ditu AECCk. Nabarmentzekoa izango da, asteartean, hilak 14, eskainiko duten Mendian hil, hirian hil dokumentala. Iñaki Peña Debagoieneko Zainketa Aringarrietako medikuak hitz egingo du. 17:00etan hasiko da Palmera Monteron.
Horrez gain, ostiralean, dantza terapeutikoa egingo dute Hondarribiko hondartzan, Gil Harush terapeuta eta koreografoaren eskutik. 11:00etan hasiko da.
Parte hartzeko gonbidapena lortu beharko da 943 630115 telefono zenbakian.
Hemen egitaraua, osorik:
Astelehena (IRUN)
- 17:00: Uda ondorengo zainketa dermatologikoak hitzaldia, Patricia Egino Bidasoa ESIko dermatologoaren eskutik. Palmera Montero gunean.
Asteartea (IRUN)
- 17:00: Mendian hil, hirian hil dokumentala. Hizlaria: Iñaki Peña Debagoieneko Zainketa Aringarrietako medikua. Palmera Montero gunean.
Asteazkena (IRUN)
- 10:00: Bonsai hastapen tailerra. AECC gunean.
- 17:00: Nutrigenomika minbizian hitzaldia. Hizlaria: Itziar Gomez de Arriba, nutrizionista, fisioterapeuta eta osteopata.
Osteguna (IRUN/HONDARRIBIA)
- 11:00: Bidasoa zurekin. Eskualde errukitsua hitzaldia. Hizlaria: Montse Perez Bidasoko ESIko etxeko ospitalizazio medikua. Irungo Palmera Montero gunean.
- 17:00: Death Cafe, Montse Perez Bidasoko ESIko etxeko ospitalizazio medikuarekin. Irungo Aguirre gozotegian.
- 17:00: Death Cafe, Nerea Amunarrizekin, Hondarribiko Ruta 33-en.
Ostirala (HONDARRIBIA)
- 11:00: Dantza terapeutikoa. Gidaria: Gil Harush terapeuta eta koreografoa. Hondarribiko hondartzan.