Lau kutsatu gehiago Hondarribia eta Irungo adineko egoitzetan
Gipuzkoako adineko zentroetan bost pertsona gehiago gaixotu dira Covid-19a dela eta. Haietako lau Hondarribia eta Irunen.
166 pertsona hil dira 2020ko abuztuaz geroztik Gipuzkoako adineko egoitzetan, 775 dira, ordea, sendatu direnak. Gaurko egunez, hilak 10, bost kasu positibo zenbatu dituzte probintzian. Haietako bat Hondarribiko Betharram egoitzan atzeman dute eta beste hiru Irungo Inmaculadan.