Udal euskaltegian ostegunetik aurrera matrikula egin daiteke
Matrikulazio kanpaina etzi, hilak 9, hasiko da eta maila guztietan izen emateko aukera eskaintzen du Udal euskaltegiak, irailaren 16 arte.
Udal euskaltegian hastear da 2021-2022 ikasturtea eta matrikulazio kanpaina, ostegunean, hilaren 9an hasiko da eta 16an amaitu. Honako ordutegi hauetan gerturatu daiteke izena ematera: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
Maila guztiak eskaintzen direla eta ordutegi bereziak daudela jakinarazi du udalak; astean bitan, hirutan edo lautan, baita intentsiboak ere.
Bestalde, langabetuentzat doakoa da matrikula egitea eta ikasi ahal izateko hobariak eta bekak daudela gogorarazi dute. Informazio gehiago orrialde honetan, 943 641216 telefonora deituta edo mezu bat bidaliz topatu daiteke.