Igande honetan pilota jaialdia izango da Jostaldin
Bi partida jokatuko dira: Masters Caixabank txapelketako finalerdietako bat eta Bengoetxea VI-Larunbe eta Irribarria-Erostarbe.

Igande honetan, hilak 12, bi pilota partida jokatuko dira: Masters Caixabank txapelketako finalerdietako bat eta Bengoetxea VI-Larunbe eta Irribarria-Erostarbe. Hondarribiko Udalak antolatu du pilota jaialdia eta Jostaldi pilotalekuan izango da.
Sarrerak jada salgai daude ohiko bideetan, Arma Plazan eta orrialde honetan. Soberan geldituko direnak, egunean bertan salduko dituzte pilotalekuko leihatilan. Prezioa 20 eurokoa da, 18 urtetik beherakoentzat izan ezik, 10 euro delako.