II. Argazki Rallyaren sari banaketa egin dute
Hondarribiko II. Argazki Rallyaren irabazleak nortzuk izan diren eman zuten jakitera ostiralean.

II. Argazki Rallyaren sari banaketa. Argazkia: Floren Portu
Hondarribiko II. Argazki Rallya antolatu zuten Hondarribiko Udalak eta Ttopara Kultur Elkarteak, eta ostiralean sari banaketa egin zuten. Honako hauek izan dira irabazleak:
1.saria: Javier Lopez Fabian
2.saria: Vladimiro Garcia Villaverde
3.saria: Iker Mogollon Fonseca
Bertako gazte onenaren saria: Paula Garcia Blazquez
Egile gazte onenaren saria: Eneko Aranburu Badiola