Elkarretaratzea deitu berri dute adingabeekiko sexu abusuak gaitzesteko
Adingabeekiko sexu abusuak gaitzesteko elkarretaratzea deitu du Emeki emakume elkarteak gaurko. Martxoak 8 plazan izango da, 21:00etan.
Elkarretaratzera deitu berri du Emeki emakume elkarteak, adingabeekiko sexu abusuak gaitzesteko. Hain zuzen ere, Hondarribiko gizon bat atxilotu zuten joan den asteko larunbatean hainbat adingaberi ustez sexu gehiegikeriak egitea akusatuta. Martxoak 8 plazan elkartuko dira, gaur (hilak 4) 21:00etan.