Abotsanitz: "Sexu izaerako indarkeria guztiak giza eskubideen urraketa larri eta onartezinak dira"
Abotsanitzek Hondarribiko Udalari eskatu dio ustez sexu abusuak egin dituen hondarribiarraren biktimei babes osoa eskaintzeko.
Abotsanitzen Herri Batzarrak elkartasuna adierazi die hainbat adingaberi sexu abusuak egitea egotzita espetxeratutako hondarribiarren biktima eta haien senideei: “Sexu indarkeriarekin zerikusia duten ekintza oro baztertzen dugu”.
Gainera, Hondarribiko Udalari eskatu diote “beharko luketen babes osoa adieraztea” biktimei eta senideei. “Izan ere”, gehitu dute Abotsanitzeko kideek “adingabeek jasan ditzaketen sexu izaerako indarkeria guztiak giza eskubideen urraketa larri eta onartezinak dira”.
Eraso horiek gizartearen eta erakundeen erantzun irmoa behar dutela nabarmendu du Herri Batzarrak.