Liburu aurkezpena eta omenaldia memoriaren asteari amaiera emateko
Espainiako Gerraren 85.urteurrena oroitzeko asteari Ricardo Cuenderen liburu aurkezpenak eta omenaldi batek emango diote amaiera
Aste honetan zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte Irunen Espainiako estatu golpearen 85.urteurrenaren eta hark ekarri zituen gerraren eta errefuxiatuen harira. Gaur, hilak 3, Ricardo Cuenderen Historia de nuestras vacaciones del año 1936 liburua aurkeztuko dute 18:00etan Palmera Monteron. Idazlearen eta Pablo Lombanaren orduko atxiloketa ere oroitaraziko dute. Astea amaitzeko 85 urte izendatu duten omenaldia egingo dute igandean; 12:00etan Behobiako zubi zaharrean.
Bestalde, frankismoan zehar errepresaliatutako emakumeen istorioak jaso dituzte www.izanzirenak.eus webgunean.