Aitortza egingo die bihar udalak 1936. urteko egoera politikoa bizi zutenei
Bihar, eguerdiko 12:00etan, gogora ekarriko dituzte Estatu Kolpearen ondorengo garaiak bizi izan zituzten hondarribiarrak, Kai Zaharrean.
Ekitaldi instituzional baten bidez, 1936ko Estatu Kolpea eta ondorengo Gerra Zibila bizi zuten hondarribiarrei aitortza egingo die udalak, bihar, Kai Zaharrean, eguerdiko 12:00etan.